pic1 pic2 pic3 pic4 pic5 pic6
Donostia Kultura

Página de inicio

  • Berriak
  • Jon Artetxek irabazi du 47. Heineken Jazzaldiko Kartel Lehiaketa

    2012ko martxoaren 21a

    Jon Artetxe Artabe bizkaitarra izan da 47. Heineken Jazzaldiko Kartel Lehiaketaren irabazlea. Jaialdia uztailaren 19tik 23ra izango da Donostian.

    Kartel irabazleak, Chillida izenburuduna, 1.200 euroko saria irabazi du, eta gainera, Jon Artetxeri bere lanak milaka pertsonek ikustea ahalbidetuko dio; izan ere, Heineken Jazzaldia europar kontinenteko garrantzitsuenetakoa eta tradizio handienetakoa da.

    Jon Artetxe Areatzakoa da (Bizkaia), 26 urte ditu eta iaz amaitu zituen Arte Ederretako ikasketak. Gaur egun diseinu grafikoko lanak egiten ditu Onin Grafik Bilboko estudioan. Ilustrazioa da bere bokazioa, eta hau da irabazten duen lehen lehiaketa. Lehenago Bilboko eta Bizkaiko beste hainbat herritako festetako kartelak aukeratzeko lehiaketetara aurkeztu ditu bere lanak.

    Kartelaren leloa Chillidaren laminen eta grabatuen eragina goraipatzeko aukeratu zuen. Hain zuzen, 47 zenbakia egiteko Donostiako Haizearen Orrazian topatu zuen inspirazioa, eta urdin koloreak Donostiako kostari egiten dio erreferentzia. Izenburua, bere lana Mariscalen estiloarekin zerikusia zuela esaten zutenei kontra egiteko ere aukeratu zuen, izan ere, berak ukatu egiten du hori hala denik. Berak, Chillidaren eragina azpimarratu nahi izan du, beste ezerren gainetik.

    Kartela hautatu zuen epaimahaian esparru ezberdinetako pertsonek hartu zuten parte: Mikel Erentxun kantaria, pop espainiarreko puntako musikaria Duncan Dhu-rekin hasi zenetik egungo bere bakarkako ibilbide dizdiratsura, Russian Red (Lourdes Hernández), belaunaldi gazteko kantari arrakastatsuenetako bat; Karmele Soler, berriki Makillaje Onenari Goya Saria irabazi duena Pedro Almodovarren La Piel que habito pelikulan egindako lanarengatik eta, Lara López, musika-gaietan erreferentzia den Radio 3 irrati-kateko zuzendaria.

    Horiekin batera, Heineken Jazzaldiko bi ordezkarik (Miguel Martín, Heineken Jazzaldiako Zuzendaria, eta Jaione Askasibar, Donostia Kulturako Komunikazio Arduraduna) eta Heineken Españako beste bik (Helena Ruíz, Product Managerra, eta Gonzalo González, Brand Managerra) hartu zuten parte.

    Guztira 1.333 kartel aurkeztu ziren lehiaketara www.heinekenajazzaldia.com webgunearen bidez, eta hor publikoak bere gustokoenak bozka zitzaken 10 bozkatuenak finalera pasatzeko. 27.810 bozka egon ziren.

    Beste 10 kartel Heineken Españak eta Heineken Jazzaldiak aukeratu zituzten. Hala, epaimahaiak kartel irabazlea 20 kartelen artean hautatu zuen.

    Boto-emaile guztien artean Trinitate Enparantzarako bi abonu eta jaialdiko hotel batean alojamendua zozketatu ziren. Sariduna Ane Icardo Isasa izan da.

    Copyright © Donostiako Jazzaldia · Lege oharra

    © Diseinua eta garapena: Eurosíntesis