Conexion 4tet
| 2009eko Otsailak 20 | ||
| 20:00 |
Forum FNAC. Sarrera doan
José Gallardo (st), Marco Martínez (g), Ander García (b), Diego Hernando (bat)
.jpg)
Proiektu pertsonala eta orijinala da Conexion 4tet: 30 eta 40 hamarraldietako zenbait standard interpretatzen ditu, post-bopeko pieza gisa, estetika abangoardistatik hurbileko ikuspegi batekin.
2007an osatu zen laukotea Euskal Herriko Goi Musika Ikastetxean (Musikene) eta hainbat kontzertu eman ditu Espainia osoan. Taldekide guztiak Musikeneko ikasleak edo ikasle ohiak dira.
José Gallardo Castellón jaio zen, 1978an. Oso gazterik hasi zituen saxofoi ikasketak bere jaioterrian. Hainbat mintegitan parte hartu zuen eta Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate, Hezkuntza eta Ikerketa Saileko Joera Berrien Trebakuntza ikastaroa egin zuen.
Hainbat taldetako kide gisa (Acid Gazz, El Eje Jazz Group, Mirall, Iván San Miguel Sextet…) Espainiako jazzaldi garrantzitsu askotan parte hartu du eta diskoak grabatu ditu esandako formazio horiekin.
Mikel Andueza saxofonistarekin amaitu zituen ikasketak Musikenen, Jazz espezialitatean. Irakasletzan ez ezik, estudioko musikari gisa ere lan egiten du eta Organik’s taldeko kidea da.
Marco Martínez Oviedon jaioa da eta hiri hartan hasi zituen gitarra klasiko ikasketak, jazzarekiko interesarekin konbinatzen zituela. Hainbat maisu izan ditu: Pat Metheny, Sylvain Luc, Joshua Edelman, Chema Saiz, Jordi Rossi, Perico Sambeat, Joaquín Chacón, José Luis Gámez, Bernardo Sassetti… Irakasle izan da musika zentro bat baino gehiagotan eta, gaur egun, Sieroko (Asturias) Jazz Mintegiko Zuzendari Pedagogikoa da.
Ondorengo jazzaldi hauetan behintzat parte hartu du: Getxoko XXV. Nazioarteko Jazzaldian, Badajozeko Arte Ederretako Museoko Jazzaldian, Ibiza 2001 Jazz Erakustaldian, Ribadesellako IX. Jazz Jardunaldietan, XI. Lugoko Jazzaldian, Jazz Cajastur Zikloan, Villa de Madrid Jazzaldian, etab.
2006an sartu zen Musikenen eta, geroztik, jazzeko ikasketak sakontzen ari da, gitarra espezialitatean. Egun, gitarra duoa osatzen du Joaquín Chacónekin eta Marco Martínez Quarteten lan egiten du, Martínez beraren konposizioak interpretatzen dituen taldean, alegia.
Ander García, Barakaldokoa, jazz eta funkeko baxu jotzailea da. Dena den, kontrabaxua ere jotzen du eta jirak eta grabazioak egin ditu bai Korrontzi folk taldearekin eta bai Urgabe rock bandarekin.
Musikenen titulatua da eta kolaborazio asko egiten ditu hainbat jazz talderekin: Rafa Santana Trio, Groove Box, Citric, Miguel Salvador Qt… Baxu jotzaile gisa izan duen esperientziatik aipatzekoak dira Sheila Cuffy Project-ekin emandako kontzertuak, ParlaJazzen eta Heineken Jazzaldian, biak 2007an, eta baita Alemania, Irlanda, Frantzia eta Espainian zehar egin dituen jirak ere, Korrontzi taldearekin.
Diego Hernando 1981ean jaio zen, Burgosen. Hiri hartan hasi zen bateria jotzen ikasten, harik eta, 1999an, Carlos Carli maisuarekin ikasten hasi zen arte. Lau urtez egon zen Carlirekin. Gero, Yayo Morales eta Guillermo McGill-en ikasle ere izan zen.
Hainbat estilotako formazioekin jo eta grabatu izan du: funk, jazz, blues edo egile abestia. 2004-05ean, Salamancako Unibertsitateko Big Band-eko kide izan zen. Francisco Simón gitarrista aitzindari duen Red House blues taldeko ohiko bateria da. Gaur egun, Jazzeko Goi Mailako laugarren ikasturtean dago, Musikenen, Jo Krause irakaslearekin, eta jazzeko hainbat proiektutako partaide da.
Kontzertuko bideoa