Agosto
A Antonio Gamero
45. Heineken Jazzaldiaren balantzea positiboa da eta 106.000 ikusle bildu ditu
Uztailak 26, 2010
.jpg)
Donostiako Udaleko Kultura eta Gazteria zinegotzi Denis Itxasok eta Heineken Jazzaldiaren zuzendari Miguel Martínekjaialdiaren 25. Edizioaren balorazioa egin dute gaur. Guztira, 106.000 pertsona izan dira doako nahiz ordainduzko kontzertuak ikusten.
Denis Itxasok jaialdia hirira nola egokitu den nabarmendu du eta Miguel Martínek aurten izan diren artisten goi maila eta entzuleen harrera beroa azpimarratu ditu.
Kontzertu bikoitz zirraragarri batekin amaitu zen atzo Trinitate Plazan 45. Heineken Jazzaldia: Kris Kristofferson eta Elvis Costello & The Sugarcanes. Gainera, bi artistek elkarrekin eskaini zizkioten guztiz emana zegoen entzuleriari.
La Familia Y Unos Más
Happy
Uztailak 26, 2010
Argazkiak: Lolo Vasco
Kronika
Jessye Norman opera izar distiratsuak Kursaal Auditorioan emandako jazz kontzertuak, Kris Kristofferson country legendak eta Elvis Costello maisu gorenak amaiera bikaina eman zioten 45. Heineken Jazzaldiari. Gainera, Costellok eta Kristoffersonek hiru abesti kantatu zituzten elkarrekin eta lepo zegoen Trinitate Plazako entzuleak liluratu zituzten.
45. Heineken Jazzaldia bukatu da jada eta 46garren edizioan bihurtzear da. Elvis Costellok kontzertua bukatzeko jo zuen Keith Richardsen kantuak ondo adierazten du jaialdia antolatzen aritu garen guztiok nola sentitzen garen: Happy.