Ron Carter izango da 2010eko Donostiako Jazzaldia Saria
Ekainak 28, 2010
1994an hasita, Donostiako Jazzaldia Saria ematen zaio, urtero, artista gailen bati, jazzari egindako ekarpenaren aitormen eta esker on gisa. Irabaztunen sailera Ron Carter gehitzeak are aberatsago egiten du lehendik ere hainbeste izen ospetsu biltzen dituen zerrenda: Doc Cheatham (1994), Phil Woods (1995), Hank Jones (1996), Steve Lacy (1997), Chick Corea (1998), Max Roach eta Clark Terry (1999), Kenny Barron (2000), Ray Brown (2001), Elvin Jones (2002), Bebo Valdés (2003), Shirley Horn eta Fernando Trueba (2004), Keith Jarrett eta Charles Mingus (In Memoriam) (2005), Herbie Hancock (2006), Wayne Shorter (2007), Ahmad Jamal (2008) eta Roy Haynes (2009).
Kontrabaxu jotzaile aparta da Ron Carter, hartaraino non erritmo-sekzioko laguntza tresna soil izatetik atera eta bakarlari ahotsa eman baitio esandako instrumentuari.
Carterren biografiako lehen zedarria 60ko hamarraldian koka dezakegu, ondorengo urteetako jazzari bidea ireki zion Miles Davisen boskote paregabe hartako kide izan zenean, hain zuzen; baina beste artista askok ere bilatu dute haren lankidetza: egungo jazzeko artista guztien 2.500 disko baino gehiagotan hartu du parte Carterrek.
1990ean, boskote hartako kideak (Carter, Herbie Hancock, Tony Williams eta Wayne Shorter, Wallace Rooney tronpetarekin zutela) Tribut to Miles Davis izenaren pean bildu ziren eta Grammy bat irabazi zuten. Baina ez zen Ron Carterren sari bakarra izango, geroago beste Grammy bat irabazi baitzuen ‘Round Midnight filmerako idatzitako pieza bategatik.
En Un Mundo Ideal
Ekainak 25, 2010
Heineken Jazzaldiak egitaraua berretsi eta berritasun hainbat iragarri ditu
Ekainak 24, 2010
45.Heineken Jazzaldiaren antolakuntzak uztailaren 21etik 25era Donostian ospatuko den Jaialdiaren egitarauari dagozkion azken xehetasunak aurkeztu ditu gaur, ekainak 24. Aurrez iragarritako musikari izarren parte-hartzea berresteaz gain, jaialdiaren lehen kontzerturako, Patti Smithek Zurriolako Hondartzako Agertoki Berdean emango duen doako kontzertu jendetsurako, 25.000 entzule espero direla jakinarazi du.
Ezusteko kontzertuak dira Heineken Jazzaldiaren berritasunetako bat. Haiei buruzko informazioa ekitaldia hasi baino ordu batzuk lehenago ezagutaraziko da Jaialdiaren Facebook y Twitterraren bidez. Nor? Non? Noiz? Bakarka edo lagunduta? Jazzaldiko egitarauan da dagoeneko edo Ezusteko Kontzerturako dator propio? Doan da edo ordaindu behar da? Akustikoa edo anplifikatua? Galdera hauen guztien eta beste askoren erantzunak gure Facebook eta Twitterran topatuko dituzu. Gure webgunetik bertatik, www.heinekenjazzaldia.com-etik, sartu ahal zara gure Facebook eta Twitterrera.
Nobedadeen artean aipagarria da, halaber, Nauticool agertoki berria. Nautikoaren Terrazan, Kontxako Hondartzaren eta Portuaren artean, kokatua, DJ eta jazz taldeen doako emanaldiak hartuko ditu, arratsaldeko 5etatik goizaldeko 2etara.
Aurtengo Donostiako Jazzaldia Saria Ron Carter jazz kontrabaxu jotzaile apartari egokitu zaio. Hala, 1994tik banatu den sariaren hartzaileen zerrenda zirraragarria aberastuko du.
George Benson, Archie Shepp, Dave Holland eta Pepe Habichela, Stanley Clarke eta Hiromi pianista japoniarra, Arturo Sandoval, Wadada Leo Smith, The Claudia Quintet, eta Christian Scott egitaraua osatzen duten beste jazz izar handiak dira. Haiekin batera izango dira baita ere gospel, espiritual eta jazz standard kantuak interpretatuko dituen Jessye Norman opera kantaria eta Toquinho musikari brasildar itzela. Ezin ahaztu Jaialdiari amaiera emango dion eta ikusmin handia piztu duen Trinitate Plazako kontzertua: Kris Kristofferson eta Elvis Costello and the Sugarcanes.
Hondartzako eta Kursaaleko terrazetako doako kontzertu jendetsuek punta-puntako taldeak hartuko dituzte: Patti Smithez gain, The Divine Comedy, The Pains of Being Pure at Heart, The Very Best, Mayer Hawthorne, The Morning Benders, These New Puritans, Mari Boine, Terje Rypdal, Shibusa Shirazu Orchestra eta beste asko izango dira.
Sarrerak www.kutxa.net webgunean daude salgai.
Conciertos Secretos
Ekainak 24, 2010
Escatología
Ekainak 22, 2010