San Sebastián 2016
Facebook Twitter

Hau da Kartel Lehiaketaren irabazlea

Maiatzak 28, 2010

 

Virginia Errekalde Bilbatuaren kartela suertatu da Donostian uztailaren 21etik 25era bitartean 45. Heineken Jazzaldiko Kartel Lehiaketan.

“Splash” lelopean aurkeztutako kartelari 1.200 euro egokitu zaizkio eta, Heineken Jazzaldia Europako jaialdi garrantzitsuenetakoa eta tradizio handienetakoa izaki, irabazleak bere diseinua milaka pertsonei helarazteko aukera izango du.

Kartel irabazlea hautatu duen epaimahaiak hainbat arlotako kideak bildu ditu: Marlango taldeko Leonor Watling kantari eta aktore entzutetsua, 2004an Frío sol de invierno filmarekin Zuzendari Berria Goya saria jasotako Pablo Malo zinema zuzendaria, Jesús María Cormán poeta, letragile eta margolaria eta Ipsum Planet/Neo2 estudioko Rubén Manrique izen handiko diseinatzailea. Haiekin batera Heineken Jazzaldiko Antolakuntza Batzordeko bi kidek eta Heinekenen bi ordezkarik osatu dute epaimahaia.

Virginia Errekalde Eibarren jaio zen duela 33 urte eta, egun, Donostian bizi da. Diseinu Grafikoa ikasi zuen eta ingurumen teknikaria da. Honakoa dio kartelaren gainean: Zerbait freskoa, udatiarra adierazi nahi nuen, Heineken Jazzaldiaren moduko zerbait. Plastilina oso material interesgarria iruditzen zait, moldagarria da, koloretsua, eta islatu nahi duzun horri ederki egokitzen zaio.  Hein batean, jazza bera ere moldagarria da eta kolore asko du, estilo desberdin ugari”.

 


Tiene Lo Que Hay Que Tener.

Maiatzak 28, 2010



840 kartel aurkeztu dira Heineken Jazzaldiko lehiaketara

Maiatzak 24, 2010

Guztira, 840 kartel aurkeztu dira 45. Heineken Jazzaldiko irudia aukeratzeko antolatutu den lehiaketara. Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi!

Epaimahaia maiatzaren 26an bilduko da eta maiatzaren 28an jakinaraziko da kartel irabazlea.
Epaimahaiak finalera heldu diren 50 kartelen artean aukeratuko du. 50 horietatik 26 webgunean boto gehien jaso dituztenak dira eta gainerako 24ak Jaialdiak eta Heinekenek aukeratu dituzte.

www.heinekenjazzaldia.com webgunearen bitartez finalistak hautatzeko bozketan parte hartu dutenen artean Trinitate Plazarako bi abonu eta Heineken Jazzaldiak hautatutako hotelean bi pertsonentzako ostatua zotz egingo dira. Irabazlearen izena maiatzaren 28an argitaratuko da.
 


Enrico Jones

Maiatzak 17, 2010



45 Heineken Jazzaldia

2010eko Uztailak 25
0:00

Uztailak 25


Hurrengo orria »

Itxi
E-mail It