San Sebastián 2016
Facebook Twitter

Stay Blues

2009eko Urtarrilak 29
20:30

Victoria Eugenia Club. Sarrera doan aretoa bete arte

Álvaro Fernández (h, g), Fernando Neira (b), Paul San Martín (p, aho), Karlos Aranzegi (bat)

www.hotsak.com/A/Stay_Blues

Stay Blues 1997an jaio zen, euskal musikaren panoraman ibilbide luzea daramaten blueseko bi musikari elkartu ondoren: Álvaro Fernández eta Paul San Martín. Urtebete geroago, Fernando Neira baxu-jotzailea gehitu zitzaien, hirukoa eratuz. Duela gutxi, Karlos Aranzegui bateria-jotzailea sartu da taldean eta elkarrekin grabatu zuten maketa bat, zuzenean, Altxerrin, 2006ko abenduan, 2007ko Heineken Jazzaldirako hautaketa prozesura aurkeztearren

Taldearen errepertorioan, Chicagoko bluesak (Sunnyland Slim, Otis Spann, Muddy Waters) eta New Orleanseko blues eta boogieak (Dr. John, Professor Longhair) sartzen dira.

Azken urteotan, Stay Bluesek hainbat kontzertu eman ditu bai Euskal Herrian eta bai Euskal Herritik kanpo. 2006, 2007 eta 2008ko Heineken Jazzaldian ez ezik, Santanderko eta Tolosako Blues Jaialdietan ere parte hartu dute. Gainera, Raimundo Amadorren telonero izan ziren.

Álvaro Fernándezek –blueseko gitarra eta ahoko soinua jo izan ditu azken 20 urteotan– son handiko taldeetako partaide izateaz gainera –Lau Behi, Blues Stop…–, pop eta blueseko talde askorekin lan egin du. Gaur egun, bluesa baztertu gabe, musika garaikidea idazten du eta, duela bi urte, Donostiako Kutxa Aretoan estreinatu zuen bere lehen lana.

Paul San Martín, pianista eta abeslaria, oso gaztetan sartu zen musikaren munduan eta hainbat talderen sortzaile izan zen (The Roadrunners…). Blueseko musikari gisa lan egiteaz gainera, piano klasikoa eta jazza ikasi ditu. Popeko zenbait talderekin lan egin du eta Alex Ubagoren bandako teklista izan zen, 2005eko biran.

Fernando Neirak blues eta popeko talde askorekin lan egin du, Sixty-nine Million Inches taldea barne dela.

Kontzertuko bideoa

Get the Flash Player to see the wordTube Media Player.


Itxi
E-mail It